Gazte Asanbladak ekintza mordoa antolatu ditu urte hauetan, hasieran musikaren inguruan gehien bat; orotara 100 kontzertutik gora.
Hitzaldiak, herri eskolak, antzerki saioak, bideoforumak... gazte lokalean eta Urduña osoan zehar burutu izan ditugu, zenbaezinak dira urteotan buruturiko ekintzak.
Herriko gazte askok parte hartu izan dute belaunaldiz belaunaldi euren gustuko ekimenak eraikiz.