Urduñako Gazte Asanblada, 1998ko udaberrian jaio zen, gure udalerriko gazteria modu aske batez antolatu eta gazteok pairatzen ditugun gabezien aurrean alternatibak eraikitzeko intentzio irmoarekin.

Denbora honetan, errealitate desberdin asko eraikitzeko aukera izan dugu, Urduñako gazteontzako ekintza mordoa sortu eta antolakuntza molde propioak landu izan ditugu; lokalak, musika, boulderra, txoznak, Gazte Egunak, Sinkona fanzinea... egindako bidearen adibide direlarik.

Aurrera begira, Gazte Lokala gauzatzea dugu helbururik gertuena.